
AS Roma-Athletic Club neurketarako sarrerei buruzko informazioa
AS Roma-Athletic Club neurketarako sarrerei buruzko informazioa
Datu interesgarriak Stadio Olinpikoan irailaren 26an, osteguna, 21:00etan jokatuko den partidarako sarrerak eskuratu nahi dituzten bazkideentzat
Irailaren 26an, osteguna, jokatuko den Europa Leagueko Liga Faseko lehen jardunaldiko partidarako, sarrera bat erosi nahi duten bazkideek izena eman ahal izango dute Bazkideen Txokoan (Kanpoko Partiden Prozesu/Sarreren Izen-ematea atala), Klubaren webgune ofizialaren bidez, irailaren 11tik (asteazkena) irailaren 13ra (ostirala), 10:00etan.
AS Romak 3.435 sarrera bidali dizkio Athletic Clubi, bakoitza 35 eurotan, bazkideentzat eta bidaia-agentzia ofizialarentzat zuzenduko direnak. Horietako 100, Club Athletic eta Club Athletic Premiumeko kideentzat erreserbatuko dira. Horietako bat lortzeko, kideek Club Athleticeko "Nire Kontua" eremu pertsonalean eman beharko dute izena, irailaren 11tik hilaren 13ko 10:00ak arte, bertan gaituko den formularioa erabilita. Zozketaren oinarriak irakurri.
EGIN ZAITEZ CLUB ATHLETICEKO KIDE
Bi kasuetan, bai bazkideen artean bai Club Athleticeko kideen artean, izen-emate kopurua eurei zuzendutako plaza kopurua baino handiagoa bada, zozketa bat egingo da irailaren 13an (ostirala). Izena eman duten bazkideek posta elektronikoz jasoko dute zozketan parte hartzeko izena eman duten edo ez, izen-ematea itxi eta gero.
Zozketa egitea beharrezkoa ez bada, publikoak, oro har, soberan geratzen diren gainerako eserlekuak ere erosi ahal izango ditu, Klubak bitarteko honen bidez jakinaraziko dituen egunetan.
Bestalde, Athletic Clubek puntu hauek argitu nahi ditu:
- Athletic Clubeko bazkide eta zaleei AS Romaren webgunearen bidez sarrerarik EZ eskuratzeko eskatzen zaie, tokiko zalegoaren sektoreetan baitira.
- Bertakoentzako eremuan sarrerak dituzten kanpoko zaleak ez dira zelaian onartuko.
- AS Romak eskatuko du sarreraren erabiltzailearen NANa bat etortzea sarrerako datuekin. NANa eta sarrerako datuak bat ez badatoz, estadiora sartzea ukatuko da.
*Segurtasun arrazoiengatik, taldeko izen emateetan ez da beste bazkideen PIN-a erabiliko, euren telefono zenbakia baizik. Talde batera gehitutako bazkideek euren Bazkideen Txokoan, pertsonalean, baieztatu beharko dute izen ematea. Mezu elektroniko bat jasoko dute jakinarazpenarekin.
Sarrera hartzeko eskubidea lortu duten bazkideentzat
Prozesuaren amaieran sarrera bat lortu duten bazkideek hurrengo 72 orduetan ordaindu beharko dituzte sarrerak*, posta elektronikoz bidaliko zaien online ordainketa-pasabidearen bidez. Pasabide hori ere Bazkideen Txokoan aurkituko ahal izango dute. Ordainketa egiten hasi aurretik, prozesu berean osatu beharko dute eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana), segurtasun-gaien arabera. Ordainketa egin ondoren, hurrengo egunetan PDF formatuko sarrerak jasoko dituzte posta elektronikoaren bidez. Romak sarreran agertzen den NANa eskatuko du.
*Taldeen kasuan, bazkide liderra izango da sarrera guztiak ordainduko dituena (eta ondoren jasoko dituena).
Gogoan izan sarrera bat lortzeko eskubidearen esleipendun suertatzen den bazkideak ez badu sarrera erretiratzen eta ordaintzen, ezin izango duela izena eman Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan. Azkenik, sarrerak jaso gabe geratuko balira, Kluba hurrengo zenbaki korrelatiboekin jarriko da harremanetan, hauek agortu arte.