
AC Football Center-en COACHES programaren deialdi berria
AC Football Center-en COACHES programaren deialdi berria
Joan den denboraldiko lehen edizioaren arrakastaren ondoren, teknikariei eta entrenatzaileei zuzendutako prestakuntza intentsiboko zerbitzuak Lezamako ateak ireki dizkie Athletic Clubekin profila garatu nahi duten sektoreko profesionalei.
COACHES, erakunde profesionaletako entrenatzaileen prestakuntza integrala xede duen AC Football Center zerbitzuak, izen-emateak zalabdi ditu sektoreko teknikariek astebeteko internship-az gozatu ahal izan dezaten Lezaman urriaren 29tik azaroaren 3ra arte. Programa honek Athletic Clubeko kirol arloaren ezagutza eta lan metodologiarako sarbidea eskaintzen du Errendimendua, Entrenamendu Metodologia, Atezainen Entrenamendua edo Scouting bezalako esparruetan.
2023ko azaroan sortu zenetik, COACHES futboleko erakunde profesionaletako talde itxiei (klubak, federazioak eta akademiak) zuzenduta dagp. Deialdi ireki honen bidez, Athletic Clubeko kirol arloarekin batera banaka prestatzea erabakitzen duten entrenatzaileei aukera ematen die.
EMAN IZENA ORAIN!
Gorde zure plaza eta aprobetxatu datorren irailaren 30era arte indarrean dagoen irteera-eskaintza.
COACHESek eta AC Football Centerreko ikastaro guztiek %5eko deskontua eskaintzen dute Club Athletic-eko bazkide eta kideentzat. Eskatu zure Gorritazuria txartela hemen eta prezio bereziekin trebatu ahal izango zara
Athletic Cluben bihotzean prestatzeko aukera paregabea
COACHES astebeteko intership bat da Athletic Cluben kirol arloan. Bertan, parte hartzaileek bertatik bertara bizi dute Lezaman astebeteko lana, eta elkarren ondoan lan egiten dute harrobi zuri-gorriko teknikariekin.
Zerbitzu honek Athletic Club harrobiko futbolean eta talentuaren garapenean nazioarteko erreferentzia gisa ikusten duten klub eta federazioen etengabeko eskaerari erantzuten dio, eta aldi berean, kluba ezagutu eta bere teknikariengandik ikasi nahi dute.
COACHESeko partaideek mantenu osoarekin Iribar Egoitzan ostatu hartzeko aukera dute (Lezamako instalazioen epizentroan). Bertan, kirol-hirian zehar tourra egingo dute, Athletic Cluben kirol-proiektua ezagutuko dute buruzagien eskutik, lan-saioak partekatuko dituzte Lezamako entrenatzaileekin, gure teknikariek emango dituzten masterclasseetara joango dira, harrobiko entrenamenduak bistaratuko dituzte eta lantegi zuri-gorrian egiten diren partidetarako sarrera izango dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero,kontsultatu COACHESen webgunea hemen.