"Ofizioa eta elkartasuna izan ditugu"

"Ofizioa eta elkartasuna izan ditugu"

Valverdek Athleticen etxetik kanpoko lehen garaipena ospatu du eta "irabaztea ezinbestekoa" zela uste du

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea pozik agertu da Estadio Gran Canaria zelaian UD Las Palmasen aurka 2-3 irabazi ostean: "Irabazten duzunean, beti geratzen zaizu zapore hobea. Lehen zatian nagusi izan gara, hortik markagailuko aldea, baina bagenekien bigarrenean aldatu egin zitekeela. Bi jokalari genituen txartel horiarekin, aldaketaren bat egin nahi nuen konpontzen saiatzeko, baina hori egin aurretik Jauregizar egotzi digute eta horrek partida baldintzatu du. Ofizioa eta elkartasuna izan ditugu eta azkenean hiru puntuak lortu ditugu. Sufritu egin dugu beraiek onak direlako eta markagailua oso estua izan delako".

Teknikari zuri-gorriarentzat garaipen hau oso garrantzitsua da: "Bi aste eman ditugu Atletico de Madriden kontrako neurketako azken jokaldia hausnartzen. Egiten den irakurketa emaitzaren araberakoa izaten da beti. Aste honetan beste bi partida jokatu behar ditugula kontuan hartuta, guretzat ezinbestekoa zen irabaztea, atzera ez egiteko eta aurrera begiratzeko".