
Dani Ruiz-Bazanen ohorezko sakea Athletic Club-Sevilla FC neurketan
Dani Ruiz-Bazanen ohorezko sakea Athletic Club-Sevilla FC neurketan
San Mamesek Athleticeko kapitain historikoa omenduko du igande honetan, debut profesionala egin zueneko 50. urteurrenean
Dani Ruiz-Bazani, 80ko hamarkadako Athleticeko kapitain txapeldunari, omenaldia egingo diote igande honetan Athletic Club-Sevilla partidaren atarian, datorren igandean, 16:15ean, San Mamesen. Lehoi gisa 403 partida ofizial eta Ligako bi titulu, Kopako bat eta Superkopa bat irabazi dituelarik, Sopuertako '7' zenbakidun mitikoak merezitako aintzatespena jasoko du bere bizitzako taldearekin egindako debuta ofizialaren 50. urteurrenean.
Danik 1974ko irailaren 29an jokatu zuen lehen partida kamiseta zuri-gorriarekin, Valencia CF taldearen aurka, Luis Casanova zaharrean. Etxeko taldearen aldeko 3-0ekoak beti berezia den lehen aldia ilundu zuen. 1974-75 denboraldiko 6. jardunaldira arte itxaron behar izan zuen Katedrala lehen aldiz zapaltzeko, Athletic Club-Atletico Madrid partidan, hain zuzen ere eta, bi jardunaldi geroago, Athletic Club-RCD Espanyol norgehiagokan, talde zuri-gorriaren elastikoarekin sartu zuen estreineko gola. Gerora, Athleticen kamisetarekin egin zituen 199 golen lehena.