Peio Canalesek Athletic Clubekin debuta egin du
Peio Canalesek Athletic Clubekin debuta egin du
Barrikako erasoko erdilaria denboraldi honetan lehen taldearekin estreinatzen den hirugarren lehoikumea da
Peio Canales Athletic Clubekin debuta egin duen 645 jokalaria bilakatu da. San Mamasen jokatutako Sevilla FC taldearen aurkako LaLigako 8. jardunaldian, 19 urteko gazteak Athletic Clubeko lehen taldearekin denboraldi honetako lehen norgehiagoka ofiziala jokatu zuen.
Barrikako erdilariak alebin mailatik darama Athleticen, eta talde zuri-gorriko beheko maila guztietatik igaro ondoren, 2024ko irailaren 29an debut ofiziala egiteko unea iritsi zitzaion. Udan Valverderekin lehen denboraldiaurrea egin ondoren, lehen aldiz lehiatu zen talde zuri-gorriaren elastikoarekin.
“Beti amestu izan dudan zerbait da. Txikitatik hona etorri naizen San Mamesen debuta egin ahal izatea sinestezina da niretzat, eta ez dut inoiz ahaztuko. Debut hau beti gogoratuko dut, oso polita da, baina orain lehen taldearekin eta bigarrenarekin lanean jarraitzea dagokit tokatzen denerako prest egoteko".