Players Zone VIP: gozatu partidaz jokalari bat bezala San Mamesen
Players Zone VIP: gozatu partidaz jokalari bat bezala San Mamesen
Bizi ezazu esperientzia paregabea futbolariengandik eta entrenatzailearengandik zentimetro gutxira esperientzia aulkien ondoan dauden eserleku esklusiboetan
Larunbat honetatik aurrera, RCD Espanyolen aurkako partidatik, Athletic Clubek esperientzia paregabea eskainiko du San Mamesen taldeen aulkien ondoan dauden VIP eserlekuetan. Joan den uztailean UEFA nomatibara egokitzeko aulkiak birmoldatu eta ondoren sortu da espazio hau eta noski, ez die inola ere eragiten estadioaren alde horretan esertzen diren bazkideei.
Gozatu partidaz jokalariengandik, talde teknikoarengandik eta soropiletik zentimetro gutxira Players Zone VIPi esker: entrenatzailearen jarraibideak entzun ahal izango dituzu eta partidako jokaldi guztiak eroso ikusiko dituzu eserleku pribilegiatu batetik.
Guztira 16 eserleku izango dira, aulkien ondoan, bi bloketan banatuta. Premium besaulki horiek telebista-monitoreak izango dituzte jokaldi nabarmenen errepikapenez gozatu ahal izateko, baita piknik oso bat ere, partidan zehar ezer falta ez dadin.
Gainera, esperientzia honekin batera San Mames VIP Areaz gozatu ahal izango duzu partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik, Michelin izarra duten sukaldari bizkaitarrekin batera lehen mailako proposamen gastronomiko batez gozatuz.
Players Zone VIPek partidaren aurreko beroketa ikuspegi paregabetik jarraitzeko aukera ere eskaintzen du, soropiletik beratik. Eta partida amaitzean, erabiltzaileek beste ordubetez gozatu ahal izango dute esperientziaz San Mames VIP Arean.
VIP pase hau 2024/25 denboraldiko Liga, Kopa edo Europa Leagueko edozein partidatarako erosi ahal izango da partidako 425 eurotik aurrera (BEZa barne).
EROSI PLAYERS ZONE VIP
Estreinaldia bazkide eta jarraitzaileekin
Bazkideak eta Club Athleticeko jarraitzaileak izango dira San Mamesen esperientzia berri honetaz gozatzen lehenak.
Horregatik, Athletic Clubek 12 VIP esperientzia zozketatuko ditu (sei bazkide eta sei Club Athletic) hurrengo estekan izena ematen duten guztien artean.
BAZKIDEAK: EMAN IZENA ZOZKETAN.
CLUB ATHLETICEKO JARRAITZAILEAK: EMAN IZENA ZOZKETAN.
Larunbat honetan RCD Espanyolen aurkako partidan Players Zone VIP esperientziaz gozatzeko saridunak:
Club Athletic
32.849
32.426
36.402
33.604
Bazkideak
147.998
140.312
63.593
69.674