2024ko Ohiko Batzar Nagusia eratu da
Euskalduna Jauregian eta modu telematikoan 447 bazkide konpromisario bertaratuta, eguneko gai-zerrenda garatzen hasi da
2023ko urriaren 29an, 18:15ean, Athletic Clubeko Ohiko Batzar Nagusia bigarren deialdian behar bezala eratu da, Estatutu Sozialen 28. artikuluak agindu bezala, Euskalduna Jauregian zein modu telematikoaren bidez 447 bazkide konpromisario bertaratuta.
Klubeko Zuzendaritza Batzordeko 16 kidek osatzen dute Batzar Nagusiko mahaia, denek Egoitz Begoña batzarkidea izan ezik, eta Batzar Nagusiko presidente eta idazkari gisa jarduten dute Zuzendaritza Batzordean ere hala diren Jon Uriarte jaunak eta Jon Salinas jaunak. Azken honi dagokio, presidenteak hala eskatuta, Batzarra zuzentzea.
Batzar Nagusia zuzenean jarraitu daiteke hemen.
GAI-ZERRENDA
- Lehenengoa: Zuzendaritza-Batzordeak aurreko ekitaldi ekonomikoan egindako kudeaketa aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Bigarrena: Aurreko ekitaldi ekonomikoaren Urteko Kontuak aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Hirugarrena: Futbol Profesionaleko Liga Nazionalak baliozkotutako aurrekontua aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Laugarrena: Onartutako azken gastu-aurrekontuaren %10etik gorako finantzaketa izateko Zuzendaritza-Batzordeari baimena emateko proposamena aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Bosgarrena: 2025. urterako ohiko kuotak onartzeko proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea, Athletic Clubeko bazkideei aplikatzen zaien deskontuarekin.
- Seigarrena: Peñen, Peñisten eta Klubeko Kideen Erregelamendu Proiektua aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Zazpigarrena: Hauteskunde-erregelamenduaren Proiektua aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Zortzigarrena: Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren eta Gobernantza Oneko Kodearen Erregelamenduaren Proiektua aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Bederatzigarrena: Estatutuetako 23.3 artikuluaren arabera Konpromisarioen Batzarrerako deia egin ondoren aurkezten diren bazkideen proposamenak aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Hamargarrena: Galde-eskeak.