
Gaur, Ohiko Batzar Nagusia Euskalduna Jauregian
Gaur, Ohiko Batzar Nagusia Euskalduna Jauregian
Athletic Clubek gaur arratsaldean ospatuko du, 18:00etan lehenengo deialdian, 2024ko bazkide konpromisarioen bilera
Athletic Clubek gaur arratsaldean ospatuko du Bilboko Euskalduna Jauregian 2024ko Ohiko Batzar Nagusia bere bazkide konpromisarioekin, 18:00etatik aurrera (lehenengo deialdian) eta, quorumik ez badago, 18:15ean (bigarren deialdian). Hitzorduak gai-zerrendako hamar puntu izango ditu, horietatik zortzi bozkatu egingo dira eta bazkide konpromisarioek aurrez aurre eta telematikoki parte hartuko dute.
Aurrez aurreko bozketak aginte elektroniko baten bidez egingo dira. Konpromisarioei bozketa-sistemari buruz bidalitako informazioaz gain, bertaratutakoek gailua erabiltzeko era guztietako laguntza jasoko dute aretoan. Bide telematikorako akreditatuek telefono-zenbakiekin ere laguntza izango dute, gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko.
Euskalduna Jauregira bertaratuko diren konpromisarioek Klubak posta elektronikoz bidalitako Bertaratze Txartel Elektronikoarekin egin beharko dute. Txartel hori Bazkideen Txokoan ere deskargatu ahal izango dute, baita San Mameseko Bazkideen Arretarako Bulegoan eskuratu ere. Txartelak QR kodea dauka eta inprimatuta zein mugikorrean eraman ahal izango da. Txartel honek, bazkidearen NAN-arekin, pasaportearekin edo gidabaimenarekin batera, aretora sartzeko balioko du.
Aurreko urteko Kontuez eta Kudeaketaz gain, 2024/25 denboraldirako LaLigak baliozkotutako aurrekontua bozkatuko da. Ondoren, onartutako azken gastu-aurrekontuaren %10etik gorako finantzaketa izateko Zuzendaritza-Batzordeari baimena emateko proposamena aztertu eta bozkatuko da. Bosgarren puntuan, 2025. urterako ohiko kuotak onartzeko proposamena aztertu eta bozkatuko da.
Azkenik, hiru Erregelamendu-Proiektu bozkatuko dira:
- Peñen, Peñisten eta Klubeko Kideen Erregelamendu Proiektua.
- Hauteskunde-erregelamenduaren Proiektua.
- Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren eta Gobernantza Oneko Kodearen Erregelamenduaren Proiektua.