Batzarrak bozkatu diren zortzi puntuetatik sei onartu ditu

Batzarrak bozkatu diren zortzi puntuetatik sei onartu ditu

Bazkide konpromisarioek Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa, urteko kontuak eta denboraldiko aurrekontua babestu dituzte, baita finantziazio handiagoa eta bi araudi ere (hauteskundeena eta gobernantzarena); bestetik, 2025eko ohiko kuotak eta Peñen araudia baztertu dituzte

2024ko Ohiko Batzar Nagusiak gai-zerrendako zortzi puntuetatik sei onartu ditu.

Euskalduna Jauregian bildutako bazkide konpromisarioek eta modu telematikoan parte hartu dutenek baiezkoa eman diete, hurrenkera honetan, hanko puntu hauei: 2023/24 Zuzendaritza Batzordearen kudeaketari, 2023/24 Kontuen Itxierari, LNFPk baliozkotutako aurrekontuari (2024/25 denboraldirako), onetsitako azken gastu-aurrekontuaren %10 gainditzen duen finantzaketa izateko baimen-proposamenari, Hauteskunde Erregelamenduaren Proiektuari eta Erantzukizun Sozial Korporatiboaren Erregelamendu Proiektuari eta Gobernantza Onaren Kodeari.


Halaber, eguneko gai-ordenaren 5. eta 6. puntuak, 2025erako ohiko kuotak onartzeko proposamena, Athletic Clubeko bazkideei aplikatu beharreko deskontuarekin, eta Peñen, Peñisten eta Klubeko Kideen Erregelamendu Proiektua baztertu dituzte.
 

Zuzendaritza-Batzordeak aurreko ekitaldi ekonomikoan egindako kudeaketa


Aurreko ekitaldi ekonomikoaren Urteko Kontuak


Futbol Profesionaleko Liga Nazionalak baliozkotutako aurrekontua


Onartutako azken gastu-aurrekontuaren %10etik gorako finantzaketa izateko Zuzendaritza-Batzordeari baimena emateko proposamena


2025. urterako ohiko kuotak onartzeko proposamena, Athletic Clubeko bazkideei aplikatzen zaien deskontuarekin


Peñen, Peñisten eta Klubeko Kideen Erregelamendu Proiektua


Hauteskunde-erregelamenduaren Proiektua


Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren eta Gobernantza Oneko Kodearen Erregelamenduaren Proiektua