Lehoiek Betisen aurka neurtuko dituzte indarrak Lezaman
Lehoiek Betisen aurka neurtuko dituzte indarrak Lezaman
Athleticek garaipenaren bidera itzuli nahi du liga hasieran behetik gora egin duen arerio baten aurka
Partida etxean. Lehoiek Lezaman jokatuko dute igande honetan 16:00etatik aurrera. Bederatzigarren jardunaldia izango da Athletic Clubek eta Real Betisek elkarren aurka lehiatuko dutena. Hiru puntuak Bilbon geratu behar dira eta, horrela, sailkapenean berriro gora egin eta etxean beste neurketa bat irabazi. Izan ere, 2. jardunaldiko garaipena urrun dago, Lezaman Granada CFren kontra. Ondoren, zuri-gorriek Atletico Madriden aurka galdu eta Valenciarekin berdindu dute. 2. zelaia ixteko eta 2024ari amaiera emango dioten norgehiagoketan pentsatzeko txanda da eta Athleticek emaitza onak erdietsi nahi ditu.
Horretarako, igandean Betis mendean hartu behar du lehenik. Joseba Aguirrek, 2016an liga irabazi zuen azken entrenatzaileak eta lehoi ohiak, sevillarren proiektuaren buru izaten jarraitzen du, aurreko denboraldian andaluziarrak azken unean salbatzea lortu ondoren. Berde-zuriek denboraldi hasiera gogorra izan zuten aurkariei eta emaitzei dagokienez, eta ez zuten golik sartzen, baina Granadan eta Sevillan Levante Badalona indartsuari irabazi ostean helduko dira Lezamara. Hori bai, aste honetan bertan Kopatik at geratu dira Abegondon Deportivo Abancaren aurka 3-0 galduta. Betis ondo lehiatzen den eta David Aznarrek aulkitik zuendutako taldeari gauzak erraz jarriko ez dizkion aurkari ordenatua da. Gaur egun, hamargarren doaz, zortzi punturekin, eta zuri-gorriengandik garaipen batera daude.
Maria Pry kirol zuzendaritzan dela, talde andaluziarra indartu egin da uda honetan, eta berean Granada CF-ko Naima aurrelari ohia, Esther Martinekin batera iritsi zena, edo Kalu eta Zouhir, bezalako beste jokalari interesgarriak fitxatu ditu.
Bestalde, Athleticek iaz Luis del Sole kirol hirian galdu eta Lezaman irabazi zuen Jone Amezagak luzapenean sartutako golari esker. Estatistika zorrotza da eta Betisek Lezamara egindako zortzi bisitetan ez duela garaipenik lortu dio. Aldeko dinamikarekin jarraitzeko, lehoiek aurpegirik onena erakutsi beharko dute Costa Adejeren aurka galdu ostean. Taldea eraginkorra izaten ari den arren, kosta egiten ari zaio nagusi izatea denboraldiaren hasiera honetan, eta estutu egin behar du ezarritako helburuetatik gertu dauden puntuazioekin jarraitzeko. Exijentzia eta konpromisoa erabatekoa da eta Athleticek futbol arratsalde bikaina eskaini nahi die zaleei datorren igandean Anoetan derbiari ekin aurretik.