Vivian, Paredes eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren deialdian

Vivian, Paredes eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren deialdian

Luis de la Fuentek Athletic Clubeko atzelariak eta hegalekioa deitu ditu UEFA Nations Leagueko Danimarka eta Suitzaren aurkako partidak jokatzeko

Dani Vivian, Aitor Paredes eta Nico Williams Luis de la Fuenteren deialdian sartu dira Espainiako selekzioarekin UEFA Nations Leagueko Danimarka eta Suitzaren aurkako partidak jokatzeko.

Atzelariak eta hegalekoak azaroaren 15ean jokatuko dute lehen lehia, Kopenhaguen, Eskandinaviako taldearen aurka, eta bigarrena hilaren 18an izango da, helvetiarren kontra, Tenerifen.