Lehen taldea |
Athletic Club - Real Madrid neurketarako sarreren salmenta
Athletic Club - Real Madrid neurketarako sarreren salmenta
Azaroaren 11tik, astelehena, Real Madrilen aurkako partidarako sarrerak publiko orokorrarentzat eskuragarri daude
Athletic Cluben eta Real Madrilen arteko 2024/25 LaLiga-ko 19. jardunaldiko partidarako sarrerak erosteko interesa duten guztiek, abenduak 4, asteazkena (21:00etan), azaroaren 11tik aurrera erosi ahal izango dituzte, 10:30etik aurrera, Athletic Clubeko Sarreren Webgunean*.
ATHLETIC CLUB - REAL MADRID NEURKETARAKO SARRERAK EROSI
* Interesdun bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu pertsonako, eserlekuak agortu arte.