Unai Simonek badauka dagoeneko bere Zamora Garaikurra

Unai Simonek badauka dagoeneko bere Zamora Garaikurra

Athleticeko atezainak iragan denboraldian gol gutxien jaso zuen atezainaren saria jaso du Las Rozasen Jose Angel Iribarren eskutik, 54 urte lehenago lortu zuena

Unai Simonek bere esku du jada 2023/24 denboraldiko Zamora Garaikurra. Las Rozasen jaso du, Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan, eta bertan antolatu du ekitaldia MARCAk. Eta Valladolidetik iritsitako bere Jose Angel Iribar miretsiak eman dio. Mitoa izan zen sari hori lortu zuen azkena, duela 54 urte, 1969/70 denboraldian. Roque Echaniz Zuzendaritza-Batzordeko kideak zuri-gorrien ordezkaritza osatu du.

"Angelek ni hobea naizela dioenari dagokionez, futbola eboluzionatzen ari da eta argi dago jokalariek hobera egiten dutela. Askotan, benetan axola duena eta futbolaren funtsa uzten duzun arrastoa da, jokatu duzun klubarentzat nolakoa izan zaren eta zer izan zaren kontuan hartuta. Zentzu horretan, bera honena da. Athleticen eta futbolaren alde egin duen guztia paregabea da, eta horregatik beti esango dut alde horretatik handiena dela", aitortu du Simonek.

Ekitaldian zehar, atezain arabarra pozik agertu da sari hau irabazi duelako: "Niretzat ohore bat da. Athleticeko harrobian hezi naiz, Txoporen istorioak entzunez, berarekin batera hazten joan naiz, eta 54 urte geroago lortu zuen garaikurra jasotzea harro egoteko modukoa da niretzat, eta asko esan nahi du. Saria jasotzen ari den aurpegia naiz, baina talde osoari zorionak ere eman nahi dizkiot. 38 jardunaldietan eta, batez ere, azkenekoan ikusi zen denontzat zer suposatzen zuen atea hutsean uzteak. Oso pozik nago Athleticen onenez inguratuta egoteagatik. Futbolak oso azkar egiten du aurrera, iruditzen ez bazaigu ere. Txikia nintzenean ez nuen ezta imajinatzen orain bizitzen ari naizena biziko nuela. Ametsa da hau guztia bizitzea eta ametsa izaten jarraituko du San Mameseko atea defendatzen badut".

Hala, Murgiako atezainak bultzada morala jaso du eskuko ebakuntza izan ostean, sendatze-fasearen azken zatian dago, eta horregatik ezin izan du denboraldia hasi. Aurreko denboraldia ahaztezina izan zen Simonentzat, Athletic Clubek LaLigan lortu zuen arrakastaren adierazgarri izan baitzen eta bosgarren postuan amaitu zuten lehoiek. Gainera, Kopako titulua eta Eurokopa, non berebiziko garrantzia izan zuen, ere altxatu zituen. Gauza hauek guztiengatik, bigarren amaitu zuen Yashin Saria.

Luis de la Fuente lehoi ohia, Artem Dovbyk pitxitxia, Gironan iaz egindako lanagatik, Michel kalalanen entrenatzailea, Morata eta Borja Mayoral (berdinduta Zarra Sarian), Isco eta Bellingham izan dira beste sarituak. Alberola Rojas epaileak Guruceta saria jaso du Lehen Mailako epaile onena izateagatik.