![](https://cdn.athletic-club.eus/uploads/2024/11/fenerbache_SARRERAK_OKOK.jpg)
Fenerbahce SK-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Fenerbahce SK-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Fenerbahce SK taldearen aurkako neurketarako sarrerak erosteko inskripzio-epea bukatu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute
Fenerbahce SK taldearen aurkako neurketarako sarrerak eskuratzeko izen-emate epea amaitu ondoren, izena eman duten bazkide guztiek euren sarrera erosteko eskubidea izango dute, sarrera izen-emate kopurua txikiagoa baita.
Gainerako sarrerak publiko orokorrari jarriko zaizkio salgai San Mameseko txarteldegietan ondorengo ordutegian:
- Abenduaren 5 (osteguna), 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00era
Sarreren prezioa: 42 €-koa.
Sarrerak erosteko osatu beharko dute eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana), segurtasun-gaien arabera, eta txarteldegietan aurkeztu.
Sarrera hartzeko eskubidea lortu duten bazkideentzat
Prozesuaren amaieran sarrera bat lortu duten bazkideek hurrengo 72 orduetan ordaindu beharko dituzte sarrerak*, posta elektronikoz bidaliko zaien online ordainketa-pasabidearen bidez. Pasabide hori ere Bazkideen Txokoan aurkituko ahal izango dute. Ordainketa egiten hasi aurretik, prozesu berean osatu beharko dute eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana), segurtasun-gaien arabera. Ordainketa egin ondoren, sarrerak San Mameseko leihatiletan jaso behar dira ondorengo ordutegian:
- Abenduaren 5 (osteguna), 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00era
*Taldeen kasuan, bazkide liderra izango da sarrera guztiak ordainduko dituena (eta ondoren leihatiletan jasoko dituena).
Gogoan izan sarrera bat lortzeko eskubidearen esleipendun suertatzen den bazkideak ez badu sarrera erretiratzen eta ordaintzen, ezin izango duela izena eman Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan. Azkenik, sarrerak jaso gabe geratuko balira, Kluba hurrengo zenbaki korrelatiboekin jarriko da harremanetan, hauek agortu arte.