
Elastiko zein sentimendu partekatua Made in Euskal Herria kultur eragileekin
Elastiko zein sentimendu partekatua Made in Euskal Herria kultur eragileekin
Eduki-sortzaileek, kirolariek eta kulturako pertsona ezagunek gure laugarren janzkera mundura zabalduko dute
Athletic Clubek bere laugarren ekipamendua, "Made in Euskal Herria" izaerakoa, helarazi die Euskal Herriko kultura, komunikazio, kirol edo musika eremuko hainbat eragileei: Euskal Herriko herrialde guztietako eta beren lana euskaraz egiten dutenenganako dekantazio bereziarekin. “Garena eta batzen gaituena ospatu nahi duen elastikoa da hau”, Zuzendaritza Batzako kide Igor San Romanek ekimena azaltzerakoan nabarmendu duen bezala.
Honen bidez, Klubak, zeharkakotasunetik, Athleticen printzipio eta baloreak partekatzen dituzten Euskal Herriko pertsona ezberdinekin harremanak sendotu nahi ditu.
Hori dela eta, lehenengo txanda batean, eremu ezberdinetan ospetsuak diren pertsona horiek dagoeneko ekipazioa jasotzen ari dira eta, datozen egunetan, sare sozialetan hainbat argitalpen egingo dituzte #MadeInEuskalHerria traola erabiliz.
Nazioartekotzeko duen bokazio argitik eta "Unique in the World" izaeratik, San Ramonek nabarmendu duen bezala, erakundeak argi du, halaber, bere gertuko ingurunearekin duen harremana indartzen jarraitu behar duela.
