Vicandik utzita jokatuko du SD Amorebietan

Vicandik utzita jokatuko du SD Amorebietan

Aurrelaria Barakaldo CF taldean aritu da maileguan orain arte eta Urritxera joango da orain denboraldia amaitu arte

Aimar Vicandi aurrelariak utzita jokatuko du SD Amorebietan denboraldia amaitu arte.

19 urteko harrobiko jokalariak maila bereko, Lehen Federazioko, beste klub batean arituko da, Barakaldo CFn baitzegoen maileguan.