
Padillak 2029ra arte berritu du Athletic Clubekin
Padillak 2029ra arte berritu du Athletic Clubekin
Zarautztarrak beste hiru denboraldiz luzatu du kontratua lehen taldearekin debutatu ondoren
Athletic Clubek eta Alex Padilla atezainak (21 urte) akordioa lortu dute kontratua 2029ko ekainaren 30era arte berritzeko, sinatuta zeukana baino hiru denboraldi gehiago. Zarauzarra Gazte Mailan sartu zen Lezaman eta etengabe hazi da denboraldi honetan lehen taldean debuta egin duen arte.
Akordioa gaur arratsaldean sinatu da Ibaiganen, Jon Uriarte presidentearen eta Mikel Gonzalez Futboleko zuzendari nagusiaren aurrean. Zuzendaritza Batzordeak kontratu berrietarako taxututako ildotik, Alex Padillaren kontratu berriak helburuen araberako aldagai-osagai bat duen soldata-egitura du.
Ernesto Valverderen aginduetara Padillak egindako estreinaldia bikaina izan zen Getafe CFren aurka San Mamesen, eta, ondoren, beste hainbat erakustaldi egin zituen Bartzelonaren, Celtaren, Sevillaren eta Gironaren aurka. Gainera, denboraldi honetan ere Mexikoko selekzio absolutuak ere deitu du, amaren sorterriari jarraiki.