
De Marcos: "Denok egon behar dugu gure bertsiorik onenean"
De Marcos: "Denok egon behar dugu gure bertsiorik onenean"
Athletic Clubeko kapitainak Ernesto Valverde entrenatzailearekin batera hitz egin du prentsaurrekoan Viktoria Plzenen aurkako Europako hitzorduaren atarian
Oscar de Marcosek eta Ernesto Valverdek Viktoria Plzenen aurkako partidaren atariko prentsaurrekoan hartu dute parte. "Asko dugu jokoan eta gure lehentasuna partida bera da", adierazi du kapitain zuri-gorriak. "Badakigu puntu batekin final-zortzirenetarako zuzenean sailkatzeko balioko ligukeela, baina etxean jokatzen dugu eta irabaztera aterako gara. Horrela, otsailean egutegia arinduko genuke, oso garrantzitsua da hori atseden har dezagun", gaineratu du.
Harmailetako giroari buruz galdetu diotenean, De Marcosek mezu bat bidali die zale zuri-gorriei: "Athletic osatzen duen pertsona bakoitza beharrezkoa da, gure bertsiorik onenean egon behar dugu denok helburua lortzeko, hau da, final-zortzirenetan egoteko eta txapelketan aurrera egiteko. Guk %100ean egon behar dugu zelaian, baina %110 hori San Mamesek ematen dizu bere giro berezi horrekin. Espero dugu horrela izaten jarraitzea".
Valverdek, bere aldetik, Klubaren hasierako helburua errondaz pasatzea bazen arren, "taldeak final-zortzirenetan zuzenean egoteko txartelerako borrokan egoteko aukera irabazi du, eta horrek asko esan nahi du guretzat". Entrenatzaile zuri-gorriak ohartarazi du ostegunean "talde oso indartsua" izango dutela aurrean, eta aldagelak partidan eta jokoan soilik zentratu behar duela: "Beste gai batzuetan pentsatzeak ahuldu egiten gaitu. Jendea partidara konektatuko da gu berdegunean konektatuta bagaude. Hori da publikoari helarazi nahi diogun mezua, harmailak erreakzionatzea lortu behar dugu gure jokoarekin".
Erlazionatutako jokalariak

Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Viktoria Plzen

