"Erronka handia dugu aurretik"

"Erronka handia dugu aurretik"

Valverderen ustez, Atleticoren zelaian irabazteko "partida perfektua egin behar dugu zentzu guztietan"

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek bihar 21:00etatik aurrera Metropolitanon Atletico de Madriden aurka jokatuko duten neurketaren atarian: "Erronka handia dugu aurretik. Etxean oso talde indartsua eta gauza asko irabazteko hautagaiak dira. Badakite sasoi onean daudela. Erregistro eberdinak menperatzen dituzte, erasoko eta konbinazio joko ona dute espaziora ondo doazen futbolariekin. Gol gutxien jaso duena eta partiden amaieran puntu gehien ateratzen dituena da, baina topera lehiatzen du beti. Partida perfektua egin behar dugu zentzu guztietan. Ezin duzu akatsik egin oso garesti ordainarazten dizutelako".

Talde zuri-gorriak 16 jardunaldi daramatza porrota jadso gabe eta lidertzatik gertu dagoen arren, teknikariak hurrengo norgehiagokara begira jarraitzen du: "Gauzekin ilusionatzea beti da onuragarria. Ni hurrengo partida irabazten zentratuta nago soilik. Horretan datza, eta gainerakoa ez dago nire esku. Ez dakizu zergatik, baina beti gauza bera gertatzen da futbolean. Ezin da konpondu hori".