Atlético de Madrid - Athletic Club
Jardunaldia 26
Liga

Atlético de Madrid - Athletic Club

Atlético de Madrid
Atlético de Madrid
10
Athletic Club
Athletic Club
  • 66' J. Álvarez

KokapenaRiyadh Air Metropolitano , Madrid

63.810 pertsona

Zutoinek Athletic geldiarazi dute Metropolitanon

Zorte txarra izan du Athleticek 1-0 galdu duen partidan eta LaLigako galdu gabeko 16 neurketa jarraien bolada onari amaiera eman diote

Galdu gabeko 16 norgehiagoka bolada harrigarriak Atleticoren aurka ikusi du amaiera. JNahiz eta azala garesti saldu duten, Julian Alvarezen gol bakarti batek, kontraeraso zital batean, lehoiak menderatu ditu Metropolitano zelaian. Ez dute kale egitea merezi izan. Hirutan tupust egin dute zutoinarekin, birritan Pradosek eta Iñaki Williamsek abagune bikoitza izan duten jokaldi berean. Azken honek, minutu batzuk geroago, ondo landutako falta jaurtiketa batean langara ere bidali du baloia. Ez sinestekoa.

Baloiak ez du sartu nahi izan. Neurketaren garrantzia dela-eta urduri hasi da partida, zehaztasunik gabe, euri jasak zer esana izan du alor horretan. Le Normandek buruz abisatu du, baina lehen zatiko aukera nagusia bilbotarrentzat izan da. Vivianek Iñaki Williamsi bikain utzi dio baloia sakonean, baina aurrelariak ezin izan du oso azkar ibili den Oblak gainditu.

Athleticek beste bi aukera izango ditu, bata Iñaki Williamsena, kanpotik sareak ukitu dituena eta, bestea, Berengerena, Oblaken eskuetan bukatun duena.

Neurketa etekina ateratzeko moduan zegoela zirudien. Simeonek hiru aldaketa sartu ditu kolpetik eta Llorente eta Julian Alvarez jokoan sartu diren lehen aldian, lehoiak desdoituta hartu dituzte norgehiagokako gol bakarra egiteko.

Gorosabelen pasearen ondoren, Berenguerrek aukera ezin argiagoa izan duenaren unearen aurretik izan da, hain zuzen. Gero zutoinean jo duten hiru abaguneak iritsi dira, Beñaten burukada eta Iñakik langara bidali duen jaurtiketa. Ezbeharretan azkena, Oblak gaindituta zegoela berriro ere langan jo duen jaurtiketa hura. Ezin izan da. Indar guztiak Erroman jartzea dagokigua. Erronka polita dugu gure aurrean.