
Athletic Club eta AS Roma, pasioz eta errespetuz beteriko kanporaketa baten alde
Athletic Club eta AS Roma, pasioz eta errespetuz beteriko kanporaketa baten alde
Bi erakundeek Iñaki Williams, Dybala, Ranieri eta Valverde bezalako ikonoen mezuak bidali dituzte Europa Leagueko hitzorduak kirol-prisma izan dezan
Athletic Clubek eta AS Romak aurrerapausoa eman dute euren erreferenteekin kanporaketa erabat kirol ikuspegitik bideratzeko. Biek helburu bera dute, futbolarekiko errespetua eta pasioa, eta Europan oso miretsiak dira. Talde baokitzeko bi erreferente, Iñaki Williams eta Paulo Dybala, kiroltasun mezuaren liderrak dira zelaitik harmailetarantz bidalitako bideo bateratu batekin. Claudio Ranierik eta Ernesto Valverdek, aulkietako ikonoek, jokoarekiko grina erakutsiz, euren aportazioa ere utzi dute.
⚽️ Kirolak batzen gaitu. Il gioco ci unisce.
— Athletic Club (@athletic_eus) March 4, 2025
Passione e rispetto. Pasioa eta errespetua.
🐺 🦁#RomaAthletic #AthleticClub #ASRoma @EuropaLeague pic.twitter.com/Jz9XueqcX7
AS Roma bere mendeurrena betetzetik bi urtera dago. Ez da ahaztu behar talde italiarra San Mamesen estreinatu zela, Athletic Cluben 100. urtebetetzean jokatu zen lagunarteko partida batean, Brasilgo selekzioaren bisitatik hiru hilabetera. Julen Guerrero eta Francesco Totti, bi klubetako ikonoak, kapitain gisa aritu ziren. Historiak batzen gaitu, baloia martxan jarri dadila.
👋 @OfficialASRoma
— Athletic Club (@athletic_eus) March 3, 2025
Elkartzen gaituena ospatu dezagun. Celebriamo quello che ci unisce.
Sportività e rispetto. Elkartzen gaituena ospatu dezagun.
🐺 🦁#RomaAthletic #AthleticClub #ASRoma @EuropaLeague pic.twitter.com/zpBSoBEonn
