
“Europako partida handi bat espero dugu”
“Europako partida handi bat espero dugu”
Valverdek eta Berenguerrek Estadio Olimpico zelaira hurbildu diren komunikabideak artatu dituzte ostegun honetako Roma-Athletic partidaren atarian
Ernesto Valverdek eta Alex Berenguerrek prentsaurrekoa eskaini dute AS Roma eta Athletic Club taldeek Estadio Olimpico zelaian jokatuko duten Europa Leagueko final-zortzirenetako joaneko partidaren atarian.
Aurrelari zuri-gorriak oroitzapen ona du ostegun honetako neurketaren agertokian: "Hemen sartu nuen nire lehen gola Serie A txapelketan, Lazioren aurka". Bihar, ordea, AS Roma izango du aurrean: "Oso zaila da talde horri gola egitea. Nogehiagoka xehetasun txikitan erabakiko da. Oso talde ona dute, sendoak dira atzean eta erabakigarriak goian. Zaila izango da biontzat. 180 minutuko kanporaketa da, eta emaitza on bat lortzen saiatuko gara hemen, itzulikoari begira gauzak errazteko".
Arlo pertsonalari erreparatuz, Berenguerrek onartzen du "nire unerik onenean nagoela futbolari dagokionez. Pertsona eta futbolari gisa hazi naiz, eta hori zelaian nabaritzen da. Gozatu eta ondo pasatzen dut zelaian jokatzen".
Bestalde, Ernesto Valverdek "Europako partida handi bat" espero du, "jendeak jokoaz eta bi taldeetako zaletuek harmailetan proposatzen dutenaz goza dezan".
Aurkariaren inguruan, talde "arriskutsua, sendoa eta joko eta emaitza dinamika onekoa" ikusten du entrenatzaile zuri-gorriak. "Horrelako kanporaketa batean ezin duzu egun txarrik edo akatsik izan, kanpoan geratzen zarelako. Bigarren partida bat dago, baina bihar egingo dugunak baldidintzatuta egongo da".
Faboritoari buruz galdetuta, Valverdek Ligako Faseko emaitzez gain, Romak duela gutxi Europako lau finalerdi eta bi final, Conference Leagueko lortzea titulua barne, jokatu dituela gogoratu du "Oso ondo daude orain Ranierirekin, baina gu ere bai. Geure jokoari leialak izaten saiatu, eta dena ondo joan dadila espero dugu".
Erlazionatutako partidak
AS Roma - Athletic Club

