"Txapelketan hobera doan Sevilla FC taldea ikusten dut"

"Txapelketan hobera doan Sevilla FC taldea ikusten dut"

Ernesto Valverde jakitun da talde andaluziarrak Ramon Sanchez-Pizjuanen duen potentzialaz, eta lehoiak "sendo eta zehatz" mantendu beharko direla ohartarazi du

Europa Leagueko final-zortzirenetako itzuliko gau handiaren ondoren, Ernesto Valverdek Lezamako prentsa aretoan komunikabideak artatu ditu LaLigako jardunaldi berri bat jomugan duelarik. Zuri-gorriek Ramon Sanchez-Pizjuan zelaia bisitatuko dute, beti zaila den Sevilla FC taldearen etxea.

Athletic Clubeko entrenatzaileak onartu egin du, nahiz eta joan den ostegunean AS Romaren aurka jokatzeak higadura handia ekarri, taldeak moralez gainezka jasoko duela Sevillako neurketa, selekzioen lehiaketak behartutako azken geldialdiaren aurreko azkena izango dena: "Jakina, irabazteak konfiantza eta bultzada berri bat ematen dizkizu. Ondo eta pozik gaude, baina Sevillak aste osoa darama partida hau jokatzeko zain. Ligan posizio onean gaude, baina atzeko aurkariak presioa egiten ari zaizkigu, eta abantaila duzunean sendoak eta zehatzak izan behar dugu. Jardunaldi honen ondoren hamar geratuko dira jokatzeko eta puntu guztiek balio handiagoa izaten hasiko dira".

Lehoiek azken asteetan sasoi onean dagoen talde baten estadioa bisitatuko dute, Europako lehiaketara sartzeko aukera ematen duten posizioetara hurbiltzen ari dena. Valverdek argi dauka: "Txapelketan hobera doan Sevilla ikusten dut. Posizio baxuagoetan egotetik, pixkanaka, aurrera egitera igaro da, Europako postuen borrokan sartu den arte. Lehiakortasunari dagokionez, forma onean daude eta guretzat beti izan da zaila hor jokatzea. Zelai korapilatsua da eta bertako zaleek asko hasupotzen dituzte beren jokalariak. Jokaldi guztietan lehiakortasun handia erakusten duten jokalari arriskutsuak dituzten aurrealdean. Bat-baten aurkako egoeretan aurkariari asko baldintzatzen dioten jokalariak dira, eta oso sendo jokatu beharko dugu".