
Club Athletic: Athletic Club-Rayo Vallecano neurketarako sarrerak
Club Athletic: Athletic Club-Rayo Vallecano neurketarako sarrerak
Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko LaLiga EA Sportseko hogeita hamaikagarren jardunaldiko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra martxoaren 24an, astelehenean, hasiko da
Apirilaren 13ko asteburuan jokatuko den Athletic Club-Rayo Vallecano neurketarako (ordua eta data zehazteke) sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa martxoaren 24ko 10:30ak bitarte egongo da aktibatuta.
SARRERAK CLUB ATHLETIC PREMIUM
Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.
Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!