
"Denboraldiko une erabakigarrian sartuko gara"
"Denboraldiko une erabakigarrian sartuko gara"
Ernesto Valverdek gogotsu ekingo dio denboraldiaren azken txanpa garrantzitsuari, "bihar Osasunari irabaztea funtsezkoa" delako premisa argiarekin
"Denboraldiko une erabakigarrian sartuko gara. Bihar irabaztea funtsezkoa da guretzat, San Mamesen beti ondo lehiatzen den aurkariaren aurrean. Hamar jardunaldi geratzen dira dena jokoan izateko eta neurketa erabakigarriak izango dira". Ernesto Valverdek Osasunaren aurkako derbiari ekingo dio, laugarren postua lotzeko lasterketan ezinbesteko hiru puntu lortzeko eta, zergatik ez, LaLigan gorago igotzeko helburuarekin. Nazioarteko konpromisoengatiko etenaldiaren ondoren, egoera ezin hobea lortzeko gogoarekin ekingo diote lehoiek azken hilabete hauei: "Osasunari irabazteko gogoa dugu. Azken partidetan nagusi izan gara hemen, baina haiek gehiago asmatu dute. Norgehiagoka garrantzitsua da guretzat Sevillako garaipenaren ondoren. Ea beti zigortzen gaituen talde bati irabazi ahal diogun etxean".
Derbia, gorritxoen aurka, beti bizia. Entrenatzaile zuri-gorriak berme osoz prestatu du: "Ondo gaude. Gure asmoa da aukerak sortzea partidan zehar eta abagunerik ez jasotzea. Kontuz ibili behar dugu, haiek ere gure indarguneei begira egongo diren bezala".