
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Athletic Club - CA Osasuna
Athletic Club - CA Osasuna


KokapenaSan Mamés , Bilbo
49.671 pertsona
Puntu bat derbi zail batean
Athletic berdinketarekin geratu da CA Osasunaren aurka, zapore gozorik gabekoa, baina laugarren postuan sendo dago

Athletic Clubek puntu batekin konformatu behar izan du San Mameseko derbian, defentsan oso ordenatuta jokatu duen CA Osasunaren aurka. Golik gabeko berdinketak ez dio Atleticoren hirugarren postura hurbiltzen uzten, baina laugarren postuan sendo mantentzen du, datorren igandean bisitatuko duen Villarreal CFrekiko sei puntuko aldearekin.
Gorritxoen erdiko hiru atzelarien sistemak gauzak zaildu dizkio Athletici, eta horrez gain, Aitor Fernandez atezainak, Lezamako jokalari ohiak, merituko geldiketa garrantzitsuak egin ditu. Osasunak Torroren eta Ruben Peñaren pare bat abisu baino ez ditu eman partidako lehen eta azken abaguneetan.
Gainerako gol aukerak Valverderen taldeak egin ditu. Nico Williamsek Nuñezen baloi luze bat bere oinera jeitsi du baina Aitor Fernandezek kornerrera bidali du bere jaurtiketa. Atezainaren esku hori eta Yuri Berchicheri ateratako beste bat izan dira lehen zatiko bakarrenak. San Mameseko zaleek bere desadostasuna erakutsi dute Maroani behin eta berriz kamisetatik eutsi baitiote, eta egoera hori maiz errepikatzen da partidaz partida.
Neurketaren bigarren fasean, Athleticek, Jauregizarren bizkarrean, aurrerapauso argia eman du. De Marcosek jaurtiketa batekin ate aurrean oinarekin ateratzera behartu du Osasunako atezaina eta hiru minutu geroago, 58.ean, arrasatearra azkar ibili da Nicoren jaurtiketan kontraeraso batean. Osasuna atzean sartu da, baina zertxobait gora egin du azken minutuetan, Simonek Ruben Peña geldiarazi duenean. Jokaldietan arintasun eza somatu da, baina Athletic ez da aurkariaren atera asko heldu. Champions Leagueko txartela lortzeko partida asko irabazi behar dira, baina berdinketek ere bere balioa dute, asko gainera.
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

CA Osasuna
Hamaikakoan
