“Puntu bat gehiago eta jarraitzera”

“Puntu bat gehiago eta jarraitzera”

Ernesto Valverdek lehiaketan dagoen berdintasuna azpimarratu du Osasunaren aurkako puntua azaltzerako orduan

"Neurketa zaila izan da. Kostatu egin zaigu norgehiagokan sartzea, ondo eta indartsu defendatu dutelako. Ez da oso joko arina izan, falta askorekin. Jariakortasuna falta izan zaigu, haien lan onagatik. Derbiak horrelakoak dira, lehiakorrak". Ernesto Valverde etsita agertu da Osasunaren aurka lortutako puntuarekin.

Berdinketa Vicente Morenoren taldearen aurka eta dagoeneko teknikari zuri-gorria Vilarreal CF-ren aurkako hurrengo neurketan jarri du arreta, LaLigako laugarren postua lortzeko lehian ezinbesteko neurketa izango dena: "Puntu bat atera dugu hirurak atera nahian, baina aurrera egin behar dugu. Dugun abantaila baliatu behar dugu. Berdintasun handia dago talde guztien artean. Guretzat zorte handia da gauden lekuan egotea. Jarraitu egin behar dugu eta igandean Vilarrealen aurka dakigun bezala jokatu eta ahalik eta emaitzarik onena erdietsi".