Ernesto Valverde: "Agintzen duen neurketa biharkoa da"

Ernesto Valverde: "Agintzen duen neurketa biharkoa da"

Entrenatzaile zuri-gorriak garaipena lortu nahi du Villarreal CF-ren aurka, "denboraldia ondo bukatzeko eta datorren ostegunean Europa Leaguean jokatuko den partidarako bultzada emozionala izan dezagun"

Ernesto Valverdek, Villarreal CF-ren aurka oso neurketa garrantzitsua etxetik kanpo jokatu aurretik, komunikabideak Lezamako prentsa aretoa artatu ditu. Bi taldeak LaLigako laugarren postua lortzeko borrokan ari dira, eta gaur egun zuri-gorriek lau puntuko aldea dute. Hori dela eta, biharko norgehiagokak garrantzi handia hartzen du: "Egia da orain astebetean hiru neurketa garrantzitsu izango ditugula. Denboraldiko azken zatian gaude eta Villarrealen aurka jokatuko dugu. Laugarren eta bosgarren sailkatuak aurrez aurre. Gugandik hurbil daude eta badakigu hiru puntu hauek zer garrantzia duten. Ez dugu zalantzarik. Ilusioz beteriko neurketak ditugu aurretik, baina biharkoa da agintzen duena. Villarreal sekulako denboraldia egiten ari da eta biharko hiru puntuak ezinbestekoak dira".

Biharko emaitza inflexio-puntu oso positiboa izan daiteke taldearentzat, eta Ernesto Valverde horren jakitun da: "Gauden une honetan tarte txikia dago akatsetatik errekuperatzeko. Bihar posizio pribilegiatu honi eutsi ahal izatea izango dugu jokoan eta hurrengo ostegunean Europa Leaguean jokatuko den partidarako bultzada emozionala emango diguten hiru puntu lortzen saiatu nahi dugu".

Azkenik, teknikari zuri-gorriak ez du ahaztu nahi izan Marcelino Garcia Toralen taldeak Txapeldunen Ligako postuetarako lehian dituen bertute handiak nabarmentzea: "Villarrealek bere bertsiorik onena izan ez dezan saiatu behar dugu. Zaila da, oso ondo erasotzen duen taldea delako eta defentsa-sistema oso indartsua duelako. Bihar, San Mameseen lehiatu genuen norgehiagokaren tankerakoa izatea espero dut, edozein xehetasunek partidaren emaitza defini dezakeena. Espaziora jokalari oso arriskutsuak dituzte, golarekin harreman bikaina dutenak. Marcelinoren taldeak oso zailak dira gainditzen, oso ondo landuta daude eta ez da kasualitatea egiten ari diren denboraldi bikaina".