
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Villarreal CF - Athletic Club
Villarreal CF - Athletic Club


KokapenaEstadio de la Cerámica , Vila-real
19.158 pertsona
Urrezko puntua La Ceramican
Athleticek sufrimenduz eutsi dio Champions Leagueko abantailari eta ‘goal-average’ delakoa bere alde dauka Villarrealen aurrean

Athletic Clubek berdinketa ederra eskuratu du La Ceramica zelaian, non sufritzen jakin duen Villarreal arriskutsua neutralizatzeko. Hori dela eta, bere sei puntuko abantaila mantentzen du Marcelinoren taldearekiko eta gorantza doan Real Betisen taldeekiko. Halaber, bi talde hauek elkarren aurka jokatuko dute hurrengo jardunaldian.
Lehoiek izerdia bota dute lehen zatian 0-0ekoari eusteko talde horia jokoan nagusi izan baita. Etxekoek baloia kontrolpean izan dute, eta Unai Simonen geldiketei esker Athletic bizirik heldu da atsedenaldira. Simonek berak hirugarren partida golik jaso gabe kateatu du.
Guruzetaren burukada bat Gorosabelen erdiraketan izan da lehoien aukera bakarra lehen zatian. Cardonak, Ayozek eta Buchananek atezain zuri-gorria probatu dute, baina Murgiakoak baloi guztiak behin eta berriz gelditu ditu. Bitartean, Adama giharretako minarekin zelaia utzi behar izan duen Yuriren ordez zelairatu da.
Egia da Athleticek 0-1ekoa izan duela Guruzetaren eta Nicoren artean egindako kontraerasoan, baina Iñakik ezin izan du errematea egin azken momentuan.
Bigarren zatian, Athleticek hobeto doitu du presioa. Ozta-ozta sufritu du Barryren bi ekintzetan, horietako batean VARek gola baliogabe utzi du eskuan ukitzeagatik. Jarraian, epaileak Gueye kanporatu egin du Maroani sarrera gogorra egiteagatik. Bederatzi minutu gehi luzapeneko zortzi geratzen ziren, eta lehoiek aurrera gehiegi joateko arriskua neurtu dute. Edozelan ere, atzelari batek Maroanen jaurtiketa bat atera du eta Vivianen burukada bat Juniorrek desbideratu du. Horiek izan dira goletik gertu egon diren aukera bakarrak.
Kopako tituluak urte bat betetzen duen egunean, Athleticek beste pauso bat eman du Champions Leaguerako bidean. Mundu bat eta puntu asko falta dira hori lortzeko. Orain bai, Rangers buruan izateko unea da. Hori beste borroka gogor bat izango da.
Hamaikakoan

Júnior R.
Costa
Foyth
Buchanan
Parejo
Santi C. V.
Barry
Álex B.
Kiko F.
Ayoze
S. Cardona
Ordezkoak
Diego Conde
E. Bailly
Kambwala
Denis Suárez
Gerard
Gueye
Yeremy
A. Pedraza
Pau Navarro
Entrenatzaileak
Marcelino García Toral

Villarreal CF
Hamaikakoan

Júnior R.
Costa
Foyth
Buchanan
Parejo
Santi C. V.
Barry
Álex B.
Kiko F.
Ayoze
S. Cardona
Ordezkoak
Diego Conde
E. Bailly
Kambwala
Denis Suárez
Gerard
Gueye
Yeremy
A. Pedraza
Pau Navarro
Entrenatzaileak
Marcelino García Toral

Athletic Club
Hamaikakoan
