"Bultza egin behar dugu eta bultza behar gaituzte"

"Bultza egin behar dugu eta bultza behar gaituzte"

Valverde, Rayo Vallecanoren aurkako partidaren garrantziaz jabetuta, "gure helburua lortzeko aukera argia" dela azpimarratu du

Entrenatzaile zuri-gorriak Athletic Clubek eta Rayo Vallecanok LaLigako 32. jardunaldia jokatu aurreko komunikabideak artatu ditu Lezamako prentsa aretoan. Europa Leagueko final-laurdenetako joaneko partidaren ostean, Ernesto Valverdek taldea San Mamesen lehiatzeko gogoz dagoela azpimarratu du: "Puntuak lortzeko eta gure helburutik gertuago egoteko aukera garbia da. Etxean jokatuz, bultza egin behar dugu eta bultza behar gaituzte. Neurketa zaila izango da guretzat, norgehiagoka bizi batetik gatozelako. Baina badakigu, biharko partida irabaziz gero, gure helburua oso gertu ikusiko genukeela. Horrek bultzatzen gaitu".


Aurkariari dagokionez, Athleticeko entrenatzaileak ohartarazi du "asko arriskatzen duen eta partida deseroso egiten duen taldea dela. Egia da joan den astean partida txarra izan zutela, baina guretzat beti kostatzen zaigun taldea da. Edozein gauza gerta daitekeen neurketa irekia izango da, neurri batean, gauza batzuetan antzekoak garelako ".

Amaitzeko, tekninariak honako hau onartu du: "etxean lau partida geratzen dira. Beti egin gara indartsu hemen. Neurketak ondo bideratu nahi ditugu, San Mamesen puntuak hirunaka batzeko. Baina, lehenik, biharko neurketan jarri behar dugu arreta ".