"Gol ederrak sartuta irauli dugu markagailua"

"Gol ederrak sartuta irauli dugu markagailua"

Ernesto Valverdek gaurko garaipenaren garrantzia azpimarratu du ostegunean Rangers FC taldearen aurka jokatuko duen neurketari begira: "guztion artean lor dezakegu"

Ernesto Valverde San Mameseko prentsa aretoan agerraldia eskaini du Athletic Clubek oso aurkari gogorra izan den Rayo Vallecanori 3-1 irabazi ostean. Valverderen arabera, "lehen zatian partida ez zihoan interesatzen zitzaigun bidetik eta beste martxa bat sartu behar genion. Pixka bat gehiago arriskatu eta estutu dugu, eta ondo joan zaigu. Garaipenaren golak lortu eta hiru puntu oso garrantzitsu batu ditugu".

Taldeak LaLigan dituen helburuengatik eta Rangers FC taldearen aurkako Europa Leagueko itzulerako neurketari begira ezinbestekoa den garaipena izan da: "Egia da hirunaka batu egiten duzun bakoitzean garrantzi handia duela, aurkariei presio handiagoa sartzen diezulako. Zentzu horretan, gaurko hitzordua oso garrantzitsua zen. Berdintzetik gentozen, eta gaur irabazi ahal izatea funtsezkoa zen guretzat datorren urtean Europan egoteko. Liga luzea da, Europa Ligan sailkatuta jarraitzen dugu eta jokalariek egiten ari diren ahalegina ordaintzen dute. Helburuak gauzatzeko norgehiagokak ditugu aurretik, baina lehenik ostegunean dugun partidara bideratu behar dugu gure indarra".

Eta animo sasoi onenean iristeko, egokiena irabaztea da, eta gol bikainekin bada, hobe: "Norgehiagoka hau hil edo bizikoa zen. Gure konfiantzarako eta jendea animatuago egoteko. Parte hartzeko ilusioz etor daitezen. Ostegunekoa erronka zaila izango da, baina ilusio handia dugu. Denon artean lor dezakegu. Gaur partida irauli dugu, oso gol ederrak sartuta. Ostegunean talde batek partida irabazi behar du kanporaketa gainditzeko eta gu izatea espero dugu".