Club Athletic: Athletic Club-Manchester United neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club-Manchester United neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko UEFA Europa Leagueko finalaurreko joaneko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra apirilaren 28an, astelehenean, hasiko da

Maiatzaren 1ean, ostegunean, 21:00etan jokatuko den Athletic Club-Manchester United neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa apirilaren 28ko 12:00ak bitarte egongo da aktibatuta.
 

SARRERAK CLUB ATHLETIC

 

CLUB ATHLETIC PREMIUM

 

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.

Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!