
Partida non ikusi: Athletic Club-Manchester United (Finalerdiak, joanekoa)
Partida non ikusi: Athletic Club-Manchester United (Finalerdiak, joanekoa)
Ostegun honetan 21:00etatik aurrera San Mamesen jokatuko den UEFA Europa Leagueko partida zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebista kateak
Athletic Club eta Manchester United taldeek elkarren aurka lehiatuko duten 2024/25 UEFA Europa Leagueko finalerdietako joaneko partida ostegun honetan, maiatzaren 1ean, 21:00etan, San Mamesen jokatuko da.
Movistar Liga de Campeonesen bidez jarraitu ahal izango da. Munduko beste edozein lekutatik ikusten baduzu, hemen duzu partida eskaintzen duten telebista operadoreen zerrenda zabala.
Gure kanal ofizialen bidez ere jarrai dezakezu partida, harpidetuta, nahi izanez gero, golen jakinarazpenetara, hasierara, atsedenaldira eta amaierara, gure app ofizialaren bidez edo gure webgune ofizialaren eta sare sozialen bidez:
- Twitter: @Athletic_eus
- Facebook: @ATHLETICCLUB
- Instagram: @athleticclub