Athletic Club

Sarrerak birsaltzea debekatuta dago

Sarrerak birsaltzea debekatuta dago

Athletic Clubek kirol ekitaldietarako sarrerak berrriz saltzea legezko araudiak zein Klubarenak debekatzen dutela gogorarazi du

Athletic Clubek gogorarazi du erabat debekatuta dagoela kirol-ekitaldietarako sarreren birsalmenta. 

Manchester Uniteden aurkako finalerdiak direla eta, Athletic Club sarreren birsalmenta kasu posibleak aktiboki jazartzen ari da. Athletic Clubek sarrerak birsaltzeko ekintzen egileak identifikatzen baditu, agintari eskudunen eta Klubeko diziplina-organoen aurrean salatuko ditu gertakariak.

Ondorio horietarako, gogorarazten dugu Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legeak ezartzen duela sarrerak birsaltzeagatik egindako arau-hausteak, besteak beste, administrazio eskudunak 1.201 eta 30.000 euro arteko isuna jartzea ekar dezakeela.

Halaber, Klubeko diziplina-organoek zenbait bazkide zigortu zituzten sarrerak birsaltzeagatik 2023/24ko Errege Kopako finala zela eta.