Itsaso Mirandak Athletic Clubeko bere ibilbidea amaitu du

Itsaso Mirandak Athletic Clubeko bere ibilbidea amaitu du

Pieza garrantzitsua izan zen filialean eta aurten lehoi moduan debuta egitea lortu du Ortuellako atzelariak

Itsaso Mirandak Athletic Clubeko bere ibilbidea amaituko du datorren ekainaren 30ean. Atzelaria 2021-2022 denboraldian iritsi zen Lezamara, 21 urterekin, Pauldarrak taldean trebatu ondoren, eta bigarren taldean funtsezko rola izan zuen.

Mirandaren goi mailako estreinaldia martxoaren 30ean izan zen, Lezaman, Deportivo Abancaren aurka. Eskuin hegaleko atzelaria azken minutuetan zelairatu zen Athletic Clubek 2-0 irabazi zuen partidan.

Miranda funtsezkoa izan zen aurreko denboraldietan bigarren talde zuri-gorrirako, bere lehen denboraldian 19 partida jokatu baitzituen taldeak 1. RFEF mailara igotzea lortu zuenean. Hurrengo bi urteetan, Estatuko bigarren mailan, ia dena jokatu zuen: 24 partida eta hiru gol sartu zituen 2022-2023an, eta iiaz 25 partidetara iritsi zen, gol bat lortuz.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio jokalariari urte hauetan guztietan izan duen profesionaltasunagatik, gure entitatearen aldeko esfortzu eta konpromisoagatik, eta onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.

Eskerrik asko Itsaso!