
San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - FC Barcelona
San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - FC Barcelona
Igande honetan, 21:00etan, 2024/25 LaLigako azken jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak
Athletic Clubek FC Barcelonaren aurka jokatuko du San Mamesen igande honetan 38. jardunaldiko neurketa. Jarraian, Katedralera bertaratzen diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:
ATEAK IREKITZEA
San Mamesera sartzeko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasaitasunez gozatzeko. Neurketa amaitzean, Oscar De Marcos omenduko dute, Klubaren historian norgehiagoka gehien jokatu dituen bigarren jokalaria eta 16 denboraldiren bete dituena.
Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du partidaren hasieran eta amaieran.
SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE ABONOAREKIN
Bazkideak eta Gazte Abonoak San Mamesera sartzeko modua app ofizialeko (QR kodea) karnet digitalarekin edo zure gailuaren Walletetik NFC txartela erabilita izango da.
Bazkideak txartel fisikoaren bidez ere sartu ahal izango dira.
TXARTELA LAGATU
Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da. Aukerak:
1. Beste pertsona bati lagatzea:
App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).
Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan)
2. Klubari lagatzea:
App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atala) edo 900 909 709 telefono zenbakian.
Partida hasi baino 24 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena saldu ez bada edo bi ordu lehenago berreskuratu ahal izango duzu)
Eserlekua saltzekotan, salmenta-prezio garbiaren %50 lortuko duzu (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz)
Eserlekua utzi nahi duten Gazte Abonoek Klubari lagatu ahal diote app ofizialaren bidez. Eserlekua salduz gero, 10 € jasoko lukete (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz).
SARREREN SALMENTA
San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:
- Maiatzak 24, larunbata, 10:30etik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
- Maiatzak 25, igandea, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.
Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.
Erosi San Mames VIP Area sarrerak. Matchday Experience sarrerak ere salgai daude San Mameseko eraztun nagusian, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko. Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi planoa).
DENDAK
San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 21:00etara, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.
OSTALARITZA ZERBITZUAK
Egin zure eskaera igande honetako partidarako, ordaindu online eta jaso ezazu San Mamesen esleituta duzun 'Poza tabernan'. Neurketa hasi baino 24 ordu lehenagotik, zure eskaera egin dezakezu Online Tabernan, neurketaren atsedenaldian ilarak saihesteko. Futbol zelaian zehar banatutako anbiguetan produktu ugariz goza dezakezu.
Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 12:30etatik 00:00etara, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Match Day menua eskuragarri.
La Campa de los Ingleses tabernak 10:00etatik 18:00etara bitarteko ordutegia izango du, ohiko eskaintzarekin. San Mames Jatetxeak 13:30etatik 15:00etara irekiko ditu ateak. Erreserbek 14:30ean izango dute sartzeko muga. Ohiko eskaintza, baina afaririk gabe.
AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA
Igandean, maiatzaren 25n, estadioko tourrerako azken sarrera 16:00etan izango da. Museoa, berriz, 10:00etatik 19:00etara irekiko da.