
De Marcosi buruzko buletin berezia San Mamesen
De Marcosi buruzko buletin berezia San Mamesen
Igande honetan Athletic Club - FC Barcelona partidara joango diren pertsonek buletin berezi bat jasoko dute formatu fisikoan, kapitain zuri-gorriari egindako omenaldiaren barruan
Igande honetan San Mamesera Athletic Clubek eta FC Bartzelonak jokatuko duten 2024/25 Ligako azken partida ikustera joango diren bazkide eta zaleek Oscar de Marcosi buruzko buletin berezia jasoko dute eskutan.
Argitalpen ofizialak 48 orrialde ditu, formatu erosoan, eta zelaira sartzeko ate guztietan banatuko da doan, tornuen ondoan. Zuri-gorrien kapitainaren bildumagile eta miresleentzako aldizkari ezin hobea izateaz gain, erdiko orrialdeetan lehoiaren poster berezi bat dago, Athleticen historian partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria etengabe gogoratu nahi dutenentzat.
Gainera, irakurleak 2025/26 Txapeldunen Ligako hurrengo faserako sailkatuta dauden kluben berri ere jaso ahal izango du, bai eta formatuaren eta daten inguruko informazioa ere.