
Iñaki Williams, LaLigako MVP Afrika bigarren urtez jarraian
Iñaki Williams, LaLigako MVP Afrika bigarren urtez jarraian
Athletic Clubeko aurrelaria, Bilbon jaioa, Iruñean hazia eta guraso ghanarrak dituena, Afrikako sustraiak dituen txapelketako jokalaririk onena izendatu dute
Iñaki Williams 2024/25eko LaLigako MVP Afrika izendatu dute. Athletic Clubeko aurrelariak Afrikako zaleen bozketa publiko baten eta kontinenteko 25 kirol kazetari ospetsuk bidalitako botoen ostean jaso du saria.
Iñaki, Bilbon jaioa eta guraso ghanarrak dituena, Gazte Mailan iritsi zen Lezamara, Iruñean futbolean lehen urratsak eman ondoren. 2014/15 denboraldian egin zuen debuta lehen taldean, Ernesto Valverderen eskutik, eta ordutik 471 partida jokatu ditu elitean Athletic Clubekin, 111 gol sartuta.
Denboraldi honetan 50 partida jokatu ditu LaLiga, Europa League eta Koparen artean, guztira 11 tanto eta 9 gol asistentziarekin.
Laugarren denboraldia da LaLigak sari hau ematen duena Afrikako jokalari nabarmenenak aitortzeko. Aurtengo edizioan, Williamsek Pape Gueye (Villarreal) eta Boyomo (Osasuna) gainditu ditu bozketan.
Aurreko hirui edizioetan, irabazleak Yassine Bounou (Sevilla FC, 2021/22), Samuel Chukwueze (Villarreal CF, 2022/23) eta Iñaki Williams bera (2023/24) izan ziren.
Erlazionatutako jokalariak
