Deportivo Alaves-Athletic Club, Guardiako XXIII. Sarian

Deportivo Alaves-Athletic Club, Guardiako XXIII. Sarian

Denboraldiaurreko lehen lagunartekoa hitzordu oso berezia izango da, Oscar de Marcosen jaioterrian, profesional gisa aritu den bi kluben arteko norgehiagokarekin, uztailaren 22an

Athletic Clubek gizonezkoen lehen taldearen lagunartekoen denboraldiaurreari hasiera emango dio Guardiako XXIII. Trofeoan. Bertan, Deportivo Alavesen aurka neurtuko ditu indarrak uztailaren 22an, asteartea. Hitzordu honek sinbolismo berezia du aurtengo edizioan; izan ere, Oscar de Marcosek erretiroa hartu ondoren, futbol profesionalean jokatu duen bi klubak elkarren aurka arituko dira bere jaioterrian.

Athletic Clubek Guardiako garaikur honetan parte hartzen duen lehen aldia da, eta horrek ikusmin handia erakarriko du El Prao udal estadiora.