
Athletic Club-SD Ponferradina SD Amorebieta taldearen mendeurrenean
Athletic Club-SD Ponferradina SD Amorebieta taldearen mendeurrenean
Lehoiek Primera Federacion mailako taldearen aurka jokatuko dute uztailaren 19an, larunbatean, 20:00etan, Urritxen
Athletic Clubek SD Ponferradinaren aurka hasiko ditu denboraldiaurreko lagunartekoak. Lehen zita Urritxen izango da, Zornotzan, SD Amorebietaren mendeurrenaren ospakizunetan eta Karmengo jaietan bete-betean murgilduta. Partida uztailaren 19an jokatuko da, 20:00etan.
SD Ponferradina, Primera Federacion mailako taldea, Bigarren Mailara igotzeko zorian geratu zen ekainean, baina Andorraren aurka igoerako play offetan kale egin zuten.
Sarreren salmenta uztailaren 17an, ostegunean, hasiko da SD Amorebietaren denda ofizialean eta web orrian, honako prezio hauekin: tribuna, 25 eurotan; orokorra, 20 eurotan; eta haurrentzako orokorra, 10 eurotan.
Talde urdinaren bazkideek lehentasuna izango dute mendeurreneko partidarako sarrerak erosteko orduan. Uztailaren 14an, astelehena, eta uztailaren 15ean, asteartea, eskuratu beharko dira, zornotzako klubaren dendan, San Migel kalean kokatutakoan, 10:00etatik 14:00etara.
Erlazionatutako aurkariak

