
Olatz Santana, Athletic Cluben atezain berria
Olatz Santana, Athletic Cluben atezain berria
Hernanikoa Realetik dator eta denboraldi baterako eta beste bat berritzeko aukera duen kontratua sinatu du talde zuri-gorriarekin
Athletic Clubek eta Olatz Santanak akordioa lortu dute Realeko atezain oihak 2026ko ekainaren 30era arte sinatu dezan. 27 urteko atezainak partida bat jokatu du joan den denboaldian eta aurrekoan hiru partida jokatu zituen titular gisa F Ligan. 2021az geroztik, bigarren talde txuriurdinaren eta lehen taldearen artean ibili da. Hain zuzen ere, 2021eko maiatzaren 9an egin zuen debuta Lezaman, pandemian, azken minutuetan lehoiek 2-1 irabazi zuten derbi zirraragarri batean.
Santana Hernanin hasi zen eskularruak janzten, eta ondoren Añorga KKE eta SD Eibar taldetatik pasa zen. 2019an iritsi zen Zubietara, eta uda honetatik aurrera bere taldekide izango den Adriana Nanclaresekin bat egin zuen.
Sinadura ekitaldian, Ibaiganen, Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentea izan da, Xabi Arrieta emakumezkoen futbol zuzendariarekin batera. Hasteko gogo handiarekin eta esker onez eta ilusioz gainezka sentitu da. Gainera, Nanclares atezainarekin bat egiteak lasaitasun handia emango diola eta elkarrekin tandem on bat egiten dutela gogorarazi du. "Denboraldi batzuk daramatzat F Ligan, eta protagonismo handirik izan ez dudan arren, uste dut eskarmentua eman diezaiekedala gazteei eguneroko lanean". Azkenik, duela urte batzuk F Ligan Lezaman debuta egin ondoren, instalakuntza zuri-gorriak berriz ere zapaltzea "zein polita eta bitxia" izango den gogoratu du.