“Gogoratzen dudan talderik indartsuenetakoa dugu”

“Gogoratzen dudan talderik indartsuenetakoa dugu”

Athletic Cluben proiektu sendoa eta irmoa eraikitzeko ematen ari diren aurrera urrats handinahiak azpimarratu ditu Iñaki Williamsek

"Hemen gaudenok anbizioaren alde egiten dugu. Aurrera urrats handiak ematen ari gara daukagun proiektuan, iritsi diren fitxaketekin eta jende gaztearekin. Athleticen gogoratzen dudan talderik indartsuenetakoa da ni nagoenetik ". Iñaki Williams pozik agertu eskaini duen prentsaurrekoan eta lehoien kapitain izateko denboraldiari aurre egiteko gogotsu da. Denboraldi honetan zelaian taldearen liderra izango da, eta horrek ilusio handia eragiten du aurrelariarengan: "Prest nago, irakasle oso onak izan ditut aurretik. Gaztetatik etapa guztiak erretzen joan naiz, eta harrobitik etorri eta lehen taldean finkatu ondoren kapitaina izatea ez da erraza. Lanarekin, ahaleginarekin eta umiltasunarekin lortu dut eta irrikaz nago ".

Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldeak oso urte polita du aurrean gauza handiengatik borrokatzeko, aurreko denboraldietan egin ohi izan duen bezala. Oraingoan, Txapeldunen Ligako pizgarri handiarekin: "Oso sasoi onean gaude, eta profil baxutik lan egiten jarraitu behar dugu, orain arte bezala, hain emaitza onak eman dizkigun bide beretik. Askorentzat lehen aldia izango da Txapeldunen Ligan eta zirrara asko eragiten digun txapelketa da. Bilbon gogo handia zegoen ereserki hori berriro entzuteko, Kopa oso garrantzitsua da guretzat, eta LaLigan egiten ari garen bidearen ondorioz, bertan lehiatzeko txartela erdietsi dugu. Kluba hazten jarraitzeko lagunduko digu. Urte hauetan bezala lehiatzen saiatuko gara, hori da jarraitu beharreko bidea ".

Lehoiak denboraldi berria ahalik eta sasoi onenean hasteko prestatzen ari dira denboraldiaurre gogor batean. San Mamesen Sevilla FC taldearen aurka hasi eta hiru astera, zuri-gorriek egokitzapen prozesuan jarraitzen dute: "Sentsazio onak hartzeko bidean gaude, jokalari berriekin eta taldekide berriekin. Oro har, oso talde indartsua dugu. Gerra ematen jarraituko dugu eta athleticzaleak euren jokalariez harro sentituko dira. Kontinenteko txapelketa nagusiak eta jokatu beharreko partidek kopuruak ez digute kalterik egingo, ordzkatzeko jokalari asko baititugu, denek maila bikaina eskaintzen digutenak. Taldearen barruan oreka aurkitzea da gakoa, horrek azken txanpan sasoi betean egotea ahalbidetuko du, dena jokoan duzunean".