Athletic WIN, inoiz baino indartsuagoa eta beti bezain benetakoa

Athletic WIN, inoiz baino indartsuagoa eta beti bezain benetakoa

Nico Williamsen 2035. urtera arteko berritzeak, oihartzun historikoa izandako bideo batekin komunikatua, Athletic Cluben kirol anbizioa eta familia nortasuna eskutik doazela gogorarazten du

Athletic WIN kanpaina (Williams, Iñaki, Nico) 2023ko abenduan sortu zen, Nico Williamsen lehen kontratu berritzea, 2027ra arte, jakinarazteko.

Hegaleko gazte zuri-gorriak familia athleticzalearentzat hitz horrek duen zentzua hilezkortu zuen, WIN 2035 grafitiarekin bere bigarren berrikuntza iragarriz, oihartzun historikoa izan zuen bideo baten bidez. Egun batzuk geroago, San Mamesen kontratua sinatzeko ekitaldian, Williams anaiek AC lerroko Athletic WIN elastikoak jantzi zituzten, eta gaurtik aurrera salgai daude, bai online moduan, bai denda ofizialetan.

 

ATHLETIC WIN ELASTIKOAK

 

Kamiseten diseinua Nico Williamsen berritzearen grafitian oinarritu da eta Athletic Cluben nortasun familiarra ospatzen du, inoiz baino indartsuagoa eta beti bezain benetakoa. Nico Williamsen irudi berezia bizkarrez irudikatzen du, bere berriztapenaren bideo ospetsuan jantzitako Unique In The World bildumako jertse beltza (aldi baterako agortuta, baina laster egongo da berriro eskuragarri dendetan) soinean duela. Hondo zuri edo beltzaren gainean, WIN hitza letra gorriz nabarmentzen da, Athleticen hitz horrek duen esanahi bikoitzarekin: gainerako munduarentzat irabaztea besterik ez den bitartean, Athleticentzat modu berezian egitea dakar, familian, Athletic Club egunetik egunera hobea izatea lortuz.

Klubaren kirol-anbizioa ospatzen duen kamiseta-lerroa da. Irabazi ez ezik, Athleticekin irabazi nahi duten emakumezkoen zein gizonezkoen lehoiak, garaipenaren meritua beti erronkaren izaerari lotuta dagoela jakitun. Eta bere futbolariekiko harrotasun paregabea sentitzen duten zale zuri-gorriak. Athletic Win, inoiz baino indartsuagoa eta beti bezain benetakoa.