
Claudia Fernandezek eta Nerea Bengoak utzita jokatuko dute Alavesen
Claudia Fernandezek eta Nerea Bengoak utzita jokatuko dute Alavesen
Aurrelariak iaz egin zuen debuta Liga F-n talde zuri-gorriarekin eta erdiko atzelaria maileguan itzuliko da Arabako taldera
Claudia Fernandez eta Nerea Bengoa Athletic Clubeko futbolariek utzita arituko dira 2025/26 denboraldian Primera RFEF-en, Estatuko futboleko bigarren mailan, jokatzen duen Alavesen.
Donostiako puntaerdia iaz bigarren talde zuri-gorriaren eta lehen taldearen artean egon zen, eta Liga F-n debuta egiteko aukera izan zuen. San Mamesen izan zen, aurtengo urtarrilaren 18an, FC Barcelonaren aurka, eta harrezkero beste hiru partidatan parte hartu zuen Lehen Mailan. Gainera, 22 urteko ezkertiak 23 neurketa jokatu zituen bigarren taldearekin eta lau gol egin zituen.
Bestalde, Nerea Bengoak mailegua errepikatuko du eta gasteiztarren aulkia gidatzen jarraitzen duen Andrea Esteban entrenatzailearekin elkartuko da berriz. 24 urteko erdiko atzelari getxotarrak 22 norgehiagoka jokatu zituen joan den denboraldian, igoera playoffak barne, non talde gasteiztarrak Club Deportivo Cacereñoren aurka galdu zuen, Liga F-ra buetatzeko azken-aurreko kanporaketan.
Erlazionatutako jokalariak

