San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Sevilla FC (1. J - LaLiga 2025/26)

San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Sevilla FC (1. J - LaLiga 2025/26)

Igande honetan, 19:30ean, 2024/25 LaLigako lehen jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak

Athletic Clubek Sevilla FC taldearen aurka jokatuko du San Mamesen igande honetan LaLiga 2025-26 denboraldiaren lehen jardunaldia. Jarraian, Katedralera bertaratzen diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:
 

ATEAK IREKITZEA

San Mamesera sartzeko ateak 18:15etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasaitasunez gozatzeko.


 

SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE ABONOAREKIN

Bazkideak eta Gazte Abonoak San Mamesera sartzeko modua app ofizialeko (QR kodea) karnet digitalarekin edo zure gailuaren Walletetik NFC txartela erabilita izango da.

Bazkideak txartel fisikoaren bidez ere sartu ahal izango dira.

 

TXARTELA LAGATU

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da. Aukerak:

1. Beste pertsona bati lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).

Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan)

2. Klubari lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atala) edo 900 909 709 telefono zenbakian.

Partida hasi baino 24 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena saldu ez bada edo bi ordu lehenago berreskuratu ahal izango duzu)

Eserlekua saltzekotan, salmenta-prezio garbiaren %50 lortuko duzu (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz)

Eserlekua utzi nahi duten Gazte Abonoek Klubari lagatu ahal diote app ofizialaren bidez. Eserlekua salduz gero, 10 € jasoko lukete (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz). 

 

SARREREN SALMENTA 

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  • Abuztuak 16, larunbata: 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
  • Abuztuak 17, igandea: 10:30etik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era. 

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.

Erosi San Mames VIP Area sarrerak. Matchday Experience sarrerak ere salgai daude San Mameseko eraztun nagusian, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko. Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi planoa).

 

 

DENDAK

San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 23:45era, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

 

OSTALARITZA ZERBITZUAK

Egin zure eskaera igande honetako partidarako, ordaindu online eta jaso ezazu San Mamesen esleituta duzun 'Poza tabernan'. Neurketa hasi baino 24 ordu lehenagotik, zure eskaera egin dezakezu Online Tabernan, neurketaren atsedenaldian ilarak saihesteko. Futbol zelaian zehar banatutako anbiguetan produktu ugariz goza dezakezu.

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 12:30etatik 21:30era, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Match Day menua eskuragarri.

La Campa de los Ingleses tabernak 10:00etatik 16:00etara bitarteko ordutegia izango du, ohiko eskaintzarekin. San Mames Jatetxeak 13:30etik 16:00etara irekiko ditu ateak. Erreserbek 14:30ean izango dute sartzeko muga. Ohiko eskaintza, baina afaririk gabe.

 

AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA

Abuztuaren 17an, igandea, museoa 10:00etatik 14:30era irekiko da. Estadioko azken sarrera 14:30ean emango zaie bisitariei eta zelaitik kanpo egon beharko dute 15:15ean. 14:30etik 17:30era museoa bakarrik bisitatu ahal izango da.

Erreserbatu hemen