
San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Deportivo Alaves (4. J - LaLiga 2025/26)
San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Deportivo Alaves (4. J - LaLiga 2025/26)
Larunbat honetan, 18:30ean, 2025/26 LaLigako laugarren jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak
Athletic Clubek Deportivo Alaves taldearen aurka jokatuko du San Mamesen larunbat honetan LaLiga 2025/26 denboraldiaren bigarren jardunaldia. Jarraian, Katedralera bertaratzen diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:
ATEAK IREKITZEA
San Mamesera sartzeko ateak 17:00etatik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasaitasunez gozatzeko.
SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE ABONOAREKIN
Bazkideak eta Gazte Abonoak San Mamesera sartzeko modua app ofizialeko (QR kodea) karnet digitalarekin edo zure gailuaren Walletetik NFC txartela erabilita izango da.
Bazkideak txartel fisikoaren bidez ere sartu ahal izango dira.
TXARTELA LAGATU
Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da. Aukerak:
1. Beste pertsona bati lagatzea:
App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).
Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan)
2. Klubari lagatzea:
App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atala) edo 900 909 709 telefono zenbakian.
Partida hasi baino 24 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena saldu ez bada edo bi ordu lehenago berreskuratu ahal izango duzu)
Eserlekua saltzekotan, salmenta-prezio garbiaren %50 lortuko duzu (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz)
Eserlekua utzi nahi duten Gazte Abonoek Klubari lagatu ahal diote app ofizialaren bidez. Eserlekua salduz gero, 10 € jasoko lukete (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz).
SARREREN SALMENTA
San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:
- Irailak 13, larunbata: 10:30etik 13:00era eta 16:30etik 18:30era.
Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.
Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.
Erosi San Mames VIP Area sarrerak. Matchday Experience sarrerak ere salgai daude San Mameseko eraztun nagusian, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko. Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi planoa).
DENDAK
San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 21:15era, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.
OSTALARITZA ZERBITZUAK
Egin zure eskaera igande honetako partidarako, ordaindu online eta jaso ezazu San Mamesen esleituta duzun 'Poza tabernan'. Neurketa hasi baino 24 ordu lehenagotik, zure eskaera egin dezakezu Online Tabernan, neurketaren atsedenaldian ilarak saihesteko. Futbol zelaian zehar banatutako anbiguetan produktu ugariz goza dezakezu.
Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 16:00etatik 00:00era, afari zerbitzuarekin, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Match Day menua eskuragarri.
La Campa de los Ingleses tabernak 9:30etatik 16:00etara bitarteko ordutegia izango du, ohiko eskaintzarekin. San Mames Jatetxeak bere ohiko ordutegian irekiko du, baina 16:00etarako hutsik egon beharko da eta ez dira afariak eskainiko.
AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA
Irailaren 13an, larunbata, museoa 10:00etatik 16:30era irekiko da. Estadioko tourreko azken sarrera 13:30ean izango da. Museoa, berriz, 16:30ean itxiko da.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Deportivo Alavés

