
Athletic Clubek CE Europa izango du aurkari Kopako final-zortzirenetan
Athletic Clubek CE Europa izango du aurkari Kopako final-zortzirenetan
Lehoiek Nou Sardenya zelaian (Gràcia, Bartzelona) jokatuko dute txapelketako 16 talde onenen arteko kanporaketa partida bakarrera abenduaren 19an, ostiralean, 19:00etan
Athletic Clubek Club Esportiu Europa izango du aurkari 2025/26 Kopako final-zortzirenetan. Kanporaketa Gràciako (Bartzelona) Nou Sardenya zelaian jokatuko da abenduaren 19an, ostiralean, 19:00etan.
Iragan denboraldian Liga F-ko lehen zortzi postuetan amaitu zuten taldeak sartu dira zozketan, eta txapelketan jarraitzen duten beste zortzi taldeekin bat egin dute.
Gainerako kanporaketak honako hauek dira:
• Deportivo Alaves – FC Barcelona
• Alhama CF – Atletico de Madrid
• FC Levante LP Badalona – Granada CF
• RCD Espanyol – Real Madrid
• Sevilla FC – CD Tenerife
• Madrid CFF – SD Eibar
• RC Deportivo – Real Sociedad
Javi Lergak aulkitik zuzendutako lehoiek aurreko kanporaketan penaltietan DUX Logroño garaitu zuen Primera Federacion mailako taldearen aurka jokatuko dute.
- Etiquetas:
- Erreginaren Kopa
Erlazionatutako partidak
CE Europa - Athletic Club


