
Athletic Club - Real Madrid (LaLiga - 19. J) partidaren buletina deskargatu
Athletic Club - Real Madrid (LaLiga - 19. J) partidaren buletina deskargatu
Levante UD taldearen aurkako garaipenaren ondoren, lehoiek astebetean jokatuko dituzten hiru neurketa zirraragarrietako lehena jokatuko dute
Klasiko zaharrak irekiko du talde zuri-gorriak Katedralean jasoko dituzten nazioarteko hiru talde handien (Real Madriden, Atletico Madriden eta PSG-ren) aurkako partidetako astea. Athletic Clubek eta Real Madridek elkarren aurka LaLigan lehiatutako 95. norgehiagoka jokatuko dute San Mamesen. Lehoiak moralez gainezka iritsiko dira hitzordura, Levante UD taldearen aurka etxetik kanpo ezinbesteko hiru puntu lortu ondoren, eta aurreko denboraldiko emaitza berdintzen saiatuko dira. Berenguerren eta Guruzetaren golek, Agirrezabalak Mbapperi egindako geldiketa erabakigarriarekin batera, gidatu zuten Athleticen garaipena.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Madrid


