Athleticek Eintracht Frankfurt izango du aurkari Youth League txapelketan

Athleticek Eintracht Frankfurt izango du aurkari Youth League txapelketan

Final-zortzirenetarako txartela otsailaren lehen astean jokatuko da Lezaman

Athletic Club Eintracht Frankfurtekin parekatuta geratu da Youth Leagueko final-hamaseirenetako koadroan. Kanporaketa, neurketa bakarrera, Lezaman jokatuko da otsaileko lehen astean, oraindik baieztatzeke dagoen egunean.

Alemaniarrak, 21. postuan geratu arren, aurkari gogor gisa konfirmatu dira azken jardunaldietan; izan ere, FC Barcelonari egindako bisitan, luzapeneko azken minutuetan 4-3 galdu zuten atsedenaldira 1-3 irabazten iritsi ziren neurketa.

Kanporaketaren koadroa honela geratu da:

  • Chelsea FC- PSV Eindhoven 
  • SL Benfica- SK Slavia Praga 
  • Club Brujas KV- AS Monaco 
  • Real Madrid-Olympique de Marsella
  • Villarreal CF- Bayer 04 Leverkusen
  • Athletic Club-Eintracht Frankfurt
  • FC Dynamo Kiev -Atlético de Madrid
  • Maccabi Haifa FC-FC Barcelona
  • Real Betis-Tottenham Hotspur
  • HJK Helsinki-Manchester City
  • AZ Alkmaar-Borussia Dortmund
  • Puskas Akademia FC-Sporting Club de Portugal
  • FC Dinamo Minsk-Paris Saint Germain
  • 1. FC Colonia-FC Inter de Milán
  • Legia Varsovia-AFC Ajax
  • MSK Zilina-Liverpool FC