Athleticeko beteranoak, Phelan Mcdermid Elkarteari laguntzera

Athleticeko beteranoak, Phelan Mcdermid Elkarteari laguntzera

Ongintzazko partida igande honetan Muskizen, Sindromearen Elkartearen alde dirua biltzeko

Beteranoen Athletic Cluben taldeak partida bat jokatuko du igande honetan Muskizeko Malekoian, 11:30etik aurrera, Barakaldo eta Sestaoko talde baten aurka. Phelan Mcdermid Sindromea Elkartearentzako dirua biltzeko ongintzazko neurketa izango da. Sarrerak 5 euroko prezio sinbolikoa izango du helduentzat eta euro batekoa 14 eta 18 urte bitartekoentzat.

Rafa Dehesak honako jokalariak deitu ditu: Asier Abad, Luis Fernando, Xabi Ceballos, Goio Soria, Eneko Bóveda, Borja Basagoiti, Javi Casas, Gorka Bidaurrazaga, Jon Moya, Javi González, Ander Capa, David de Paula, Imanol Etxeberria, Alex Quintanilla, Anton Olondo, Aitor Ramos, Iván Rodríguez, Ander La Fuente, Josu Uriona, Aitor Aguirre, Urko Vera eta Raúl Garcia.